undefined

Iñigo Cordoba, utzita Go Ahead Eagles taldera

Iñigo Cordoba, utzita Go Ahead Eagles taldera

Athleticekin 2023ko ekainera arte kontratua luzatu ostean, erdilaria denboraldi honetarako atera da maileguan

Athletic Clubek eta Go Ahead Eaglesek, Herbehereetako Eredivisieko taldeak, Iñigo Cordoba Athleticen lehen taldeko jokalaria 2021-22 denboraldirako lagatzeko akordioa lortu dute, erosteko aukerarekin. Lagatuta irten aurretik, jokalari bilbotarrak 2023ko ekainera arte luzatu du kontratua.

Mailegua amaituta, Athleticek kontratua luzatzeko aukera izango du 2025eko ekainera arte.