undefined

Basconiak Tercera RFEF-ri ekingo dio

Basconiak Tercera RFEF-ri ekingo dio

Patxi Salinasen taldeak igandean, irailak 5, hasiko du liga txapelketa; 19:00etan Barakaldoren aurka

CD Basconiak, igande honetan, iralak 5, Tercera RFEF txapelketa hasiko du. Patxi Salinasek entrenatutako taldeak Barakaldo CFen aurka jokatuko du San Vicente Kirol Hirian (19:00etan). Athletic Clubeko hirugarren taldearen etxeko lehen partida, irailaren 11ko asteburuan izango da Cultural de Durangoren aurka.

Artunduagako taldeak bost partida jokatu ditu denboraldi-aurrean. Sestao Riverren aurka 0-1 galdu ondoren, Rayo Cantabriari irabazi zioten etxetik kanpo eta berriz ere galdu zuten CD Mirandes B taldearen aurka. Bi garaipenekin bukatu dute denboraldi-aurrea: 4-1 Aviron Bayonnaisen aurka eta 0-4 Derioren aurka (Guztira 10 gol alde eta 4 aurka).

Barakaldo CF, Basconiaren aurkaria, Nando Alonsoren agindupean dago, Urdulizekin denboraldi bikaina egin ostean, Pasaden denboraldian, barakaldarrak Bigarren B mailatik jaitsi ziren, bertan bederatzi denboraldi egon eta gero.

Partida hau, bigarren filial zuri-gorriak jokatuko duen lehena izango da Tercera RFEF maila berrian, estatuko futbolaren bosgarren maila. Baskoniak, IV. multzoan kokatuta, beste 19 talderen aurka neurtuko ditu indarrak Bigarren RFEFra igotzeko.

2021/22 CD BASCONIA DORTSALAK

1- Unai Perez Alkorta

2- Beñat De Jesús Domingo

3- Raúl Chasco Ruiz

4- Adrian Trepalacios Santisteban

5- Mikel Mendibe Garrogerrikaetxebarria

6- Alejandro Rego Mora

7- Unai Gómez Echevarria

8- Ander Laka Belaustegi

9- Iñigo López Gálvez

10- Manex Asategi Arrondo

11- Luis Bilbao Aretxaga

12- Ander Lorente Velada

13- Carlos Mattheus Caballero

14- Beñat Gerenabarrena Zendoia

15- Unai Eguiluz Arroyo

16- Kepa Uriarte Uriarte

17- Iñaki Telletxea Lorente

18- Iñigo Gomeza Nebreda

19- Malcom Ares Djalo

20- Unai Vélez Galván

21- Ibai Sanz Bancalero

22- Hugo Rincón Lumbreras

27- Aitor Sollano Sierra

28- Alvaro Marín Sesma

29- Alex Padilla Pérez

30- Aimar Peñalver San Roque

31- Kevin Ríos Zapata

32- Oier Gastesi Serrano