undefined

Hasi da jokoa Lezaman

Hasi da jokoa Lezaman

Instalazio zurigorrietan gazteen eta futbol-eskolaren partidak izan ziren atzo, larunbata

Pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari da Lezaman, pandemiagatik asteburuetan eskola-kiroleko mailetako partidarik egon gabe hilabeteak igaro ondoren, Athletic Clubeko instalazioek atzo, irailak 4, ikusi zuten nola Athleticeko haurren talde batek lagunarteko bat jokatu zuen. Gazteek ere larunbatean jokatu zuten, Tudelano eta Oyonesaren aurka. Jokalarien senitartekoek partidara sartzeko aukera izan zuten.

Gainera, kadeteen eta haurren beste lagunarteko batzuk jokatu ziren Santanderren Racing eta Bansanderren aurka. Halaber, emakumezkoen Kadeteak hiru taldeen arteko txapelketa jokatu zuen Gasteizen Mulier eta Aurrera de Vitoriaren aurka.

Normaltaseunetik geroz eta gertuago gaude eta laister talde guztiak ofizialki lehiatuko dira, kimuen mailatik. Pandemia atzean geratzearen sintomarik onena litzateke.