undefined

Emakumezkoen lehen derbirako sarrerak eskuragarri San Mamesen

Emakumezkoen lehen derbirako sarrerak eskuragarri San Mamesen

Aurrez izena eman ez duten bazkideek doan truka dezakete beren eserlekua, eta publikoarentzat prezio herrikoietan salgai ere badaude (2 eta 5 euro artean)

San Mamesen jokatuko den historiako emakumezkoen lehen derbiak, igande honetako Athletic Club-Real Sociedad partida erakargarriak (12:00etan), dagoeneko salgai ditu sarrerak gure webgunean. Sarrerak 5 eurotan daude eskuragai publiko orokorrarentzat, eta 15 urtetik beherakoek 2 eurotan lortu ahal izango dituzte. Joan den astean izena eman ez zuten bazkideek sarrera doan ateratzeko aukera dute, bazkide kodea sartuta.

Bestalde, gaurtik aurrera, bazkide saridunek sarrera deskargatu ahal izango dute izen-ematea egin zuten Bazkideen Txokoaren atalean. Gainera, Klubak gaur bertan sarrerak zuzenean bidaliko ditu inskripzioan sartu ziren mezu elektronikoetara. Saridunak Athletic Clubeko aplikazio ofizialarekin (Nire Txartela atala) ere sartu ahal izango dira estadiora.