
Lehoiak, jarraian lortutako bigarren garaipenaren bila
Lehoiak, jarraian lortutako bigarren garaipenaren bila
Athletic Clubek hiru puntuak lortu nahi ditu Mallorcaren aurka, zuri-gorriek bezala, Ligan porrotik ezagutzen ez duen taldearen kontra
Nazioarteko neurketen ondorioz geldialdia egin ondoren, LaLiga Santander bueltan da eta Katedralera itzuliko da futbola. Athleticek RCD Mallorca hartuko du San Mamesen, txapelketako 4. jardunaldiko partidan (21:00etan). Marcelino Garcia Toralen taldea, sasoi onean, RC Celtaren aurkako azken garaipenaren ostean, Ligan bigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da, aurreko denboraldian lortu ezin izan zuena.
Mallorcako taldeak, zuri-gorriek bezala, ez du oraindik porrotik jaso. Denboraldi honetan maila gorenera itzuli ostean, txapelketari oso maila onean ekin dio, bi garaipen (Deportivo Alaves eta RCD Espanyolen aurka) eta berdinketa bat (Real Betisen aurka) lortu ondoren. Luis Garciak zuzentzen duen taldeak, Marcelinoren taldeak bezala, gol bakarra jaso du lehen hiru norgehiagoketan. Balear Uharteetako taldean, Iñigo Ruiz de Galarretaren presentzia nabarmendu daiteke, bi denboraldiz egon baitzen zuri-gorrien lehen taldean, kontuan hartu beharreko erasoko jokalariekin batera: Kubo, Dani Rodriguez, Fer Niño…
San Mamesen Ligan bi taldeen artean jokatutako lehiek irribarre egiten diote Athletici. 28 norgehiagokatan, lehoiek mallorcarrak garaitu dituzte 20 norgehiagokatan, 3 neurketa berdinketan geratu ziren eta kanpoko taldeak 5 aldiz poltsikoratu zituzten Katedraleko hiru puntuak.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Mallorca

