undefined

SD Amorebieta-Burgos CF partidarako sarreren salmenta San Mamesen

SD Amorebieta-Burgos CF partidarako sarreren salmenta San Mamesen

Athletic Clubeko bazkideek 7 euroko deskontua dute larunbat honetan 16:00etan Lezaman jokatuko den partidarako

SD Amorebietak Athletic Clubeko bazkideen esku jarri du, esklusiboki, bihar, larunbata, Lezaman (16:00etan) talde zornotzarraren eta Burgos CFren artean jokatuko den partidarako sarrera kopuru bat.

SD Amorebieta eta Athletic Cluben arteko hitzarmen bereziaren ondorioz, eserlekuek 18 euroko prezioa izango dute 25 euro izan beharrean, eta bihar, larunbata, 10:30etik 13:30era bitartean egongo dira salgai San Mameseko leihatiletan. Sarrerak erosteko ezinbestekoa izango da Athletic Clubeko bazkide txartela erakustea.