undefined

Athletic Club-RCD Mallorca neurketaren buletina deskargatu

Athletic Club-RCD Mallorca neurketaren buletina deskargatu

Gozatu San Mameseko neurketen ohiko buletinaz, partidaren aurreko eduki guztiekin, Iñaki Williamsi eta Alex Berengerri buruzko erreportaiekin

Laugarren jardunaldia San Mamesera itzuli da eta horrekin Athletic Clubeko buletin digitalaz gozatzeko aukera izango duzu. Katedralean jokatzen diren partidetan ohikoa denez. Gaur gauean RCD Mallorcaren aurka jokatuko den partidarako, argitalpenak, norgehiagokari buruzko ohiko informazio estatistikoa erakusteaz gain (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak…), lehoien azken orduari buruzko gaurkotasuneko erreportajeak agertzen dira: Iñaki Williams bere 300 partida ofizialaren aurrean dago eta Alex Berenguerrek, 2020-21an denboraldi bikaina burutu ostean, aurten bere lehen gola sartu nahi du.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak barne hartzen du informazioa osatzeko linkak eta bideoen txertaketa.

Klikatu hemen zure gailuak fitxategia behar bezala irekitzen ez badu.