undefined

Marcelino: “Talde honek engantxatu egiten zaitu”

Marcelino: “Talde honek engantxatu egiten zaitu”

Athletic Clubeko entrenatzaileak adierazi du “pozik eta ilusioz beteta” dagoela Mallorcaren aurka lortutako garaipenarekin (2-0).

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderei erantzun zien Real Club Deportivo Mallorcaren aurka San Mamesen lortutako garaipenaren ostean. Entrenatzailea pozik  agertu zen bere taldearen lanarekin.

Zuri-gorriak bere taldearen garaipena “merezia” izan dela esan du: “Oso pozik nago. Ligan, edozein aurkari da zaila. Ez diegu ia ezer egiten utzi, eta aukera argiak sortu ditugu. Taldearen bertute nagusia tematzen jarraitzea izan da. Bagenekien, markagailuan aurrea hartuz gero, dena ez zela hain zaila izango. Garaipena merezia izan da”.

Athletic LaLigako liderra da lau partidatan galdu gabe, baina Marcelinok lasai jarraitzen du: “Zirkunstantziala da”. Bere taldearen joko ona azpimarratu du: “Horrek esan nahi du 12tik 8 puntu lortu ditugula. Umiltasunik handienarekin eta hurrengo aurkariekiko errespetuarekin jarraitu behar dugu. Ilusioz beteta gaude. Nahiago nuke askoz garaipen gehiago lortuko bagenitu. Jokoaren alderdi askotan aurrera egin dugu aurreko denboraldiarekin alderatuta. Talde honek, horrela jokatuz, jendea engatxatuko du”.

Zuri-gorrien entrenatzaileak bere jokalarien defentsa goraipatu du: “Gutxi sartzeko gai den talde batek ez du gol askorik behar partidak irabazteko. Iaz gutxi ematen genuen, baina akats puntualek min egin ziguten. Aurkariak asko egin behar du gol aukerak sortzeko, eta hala ere indartsu jarraitzen dugu atzena. Hori oso positiboa da”.