undefined

Izena eman duten bazkide guztiek sarrera izango dute Rayo Vallecanoren aurka

Izena eman duten bazkide guztiek sarrera izango dute Rayo Vallecanoren aurka

12.887 eskaera zenbatu dira asteartean, hilak 21, 22:00etan jokatuko den partidarako

LaLigako 6. jardunaldiko Athletic Cluben eta Rayo Vallecanoren arteko partidarako (asteartean, irailak 21, 22:00etan) bazkideek izena emateko epea amaituta, 12.882 eskaera zenbatu dira guztira. Beraz, ez da iristen Eusko Jaurlaritzak baimendutako San Mameseko edukieraren %30era (15.893 eserleku). Hortaz, izena eman duten bazkide guztiek sarrera eskubidea izango dute norgehiagoka honetarako.

Ikusi izena eman dutenen zerrenda

San Mames BAT sarreren %30 (865 sarrera) eraztuneko enpresa eta abonatuentzat, Klubaren eta LaLigaren konpromisoentzat, deitu gabeko jokalarientzat, jokalari beteranoentzat, bi taldeetako teknikarientzat eta scout-entzat gorde da.

Gainerako 2.146 eserlekuak gure webgunean jarriko dira salgai, datorren ostiraletik aurrera edukiera amaitu arte. Une horretan bertan, izena eman ez duten bazkideek sarrera errekargurik gabe (bere kuotaren aurka) ateratzeko aukera izango dute, beren bazkide-kodea sartuta. Eserleku kopuru horri gehituko litzaizkioke neurketa baino lehen edukiera handitzearen ondoriozkoak.

Eserlekuak esleitu ondoren, sarrera bat duten bazkideek izena eman zuten Txokoko atal berean sartzeko aukera izango dute irailaren 17tik (ostirala) aurrera. Gainera, klubak egun horretan bertan bidaliko ditu sarrerak, bertan sartu ziren mezu elektronikoetara. Athletic Clubeko aplikazio ofizialarekin (Nire txartela atala) ere sartu ahal izango dira estadiora.