undefined

Ernesto Valverderi elkarrizketa

Ernesto Valverderi elkarrizketa

“Beste aldea” erakusketaren inaugurazioa dela eta, Athletic Club Fundazioak Ernesto Valverde sakon elkarrizketatzeko aukera izan du

Ernesto Valverdek “Beste aldea” argazki erakusketarekin lotutako hainbat gai jorratu ditu Athletic Club Fundazioari esklusiban eskainitako elkarrizketa luzean. Erakusketak zuri-beltzeko tamaina handiko 24 argazki ditu, eta doan ikus daitezke Zabalguneko eraikineko Erakusketa Aretoan, urriaren 28ra arte. Galder Reguera Athletic Club Fundazioko Proiektu arduradunarekin izan duen solasaldian, Valverdek argazkilari gisa egin duen ibilbidea errepasatu du.

Ernesto bi argazki libururen egilea da: “Medio tiempo” (2012) eta “Frontera” (2021). Bere argazki-estiloak ikuslearengan nolabaiteko urduritasun eta ziurgabetasun sentsazioa sortzen duten eta, aldi berean, oso hurbil dauden argazkiak bilatzen ditu. “Beste aldea” n, Valverdek ohikoa ez den perspektiba bat erabiltzen du Athletic Club, Olympiakos FC eta FC Bartzelona bezalako taldeen zaleen erretratua egiteko.