undefined

Bilbao Athletic-UD Logroñes partidarako sarrerak

Bilbao Athletic-UD Logroñes partidarako sarrerak

Ostegunera arte zabalik dago Lezaman igandean (irailak 26, 12:00etan) jokatuko den Primera RFEFeko partida ikusi nahi duten bazkideentzako izen-emate prozesua

Athletic Clubeko bazkideak Lezamara joan ahal izango dira irailaren 26an (igandea, 12:00etan) Bilbao Athletic eta UD Logroñesem arteko partida ikustera. Eusko Jaurlaritzak gaur egun ezarritako murrizketak 1.800 eserlekuko gehienezko edukiera dute, eta Athletic Clubek horietako 50 kenduko ditu klubaren konpromisoak betetzeko.

Partidara joan nahi duten bazkideek izena eman beharko dute webguneko Bazkideen Txokoan (Bazkideentzako zerbitzuak/Bilbao Athletic Sarrera Zozketa atala) irailaren 23ra arte, osteguna, 10:00etan.

Izen-ematea banaka edo taldeka egin ahal izango da, eta gehienez ere lau bazkide izango ditu talde bakoitzak. Bazkideen eskaria eskuragarri dauden eserlekuen kopurua baino handiagoa bada, sartzeko eskubidea zozketa bidez ezarriko da irailaren 23an (osteguna), eta egun horretan bertan argitaratuko da zozketa horren emaitza, Klubaren hedabide ofizialen bidez.

Behin bazkide sarituen zerrenda jakinarazita, bazkide horiek irailaren 24an, ostirala, sarrera jasoko dute izena ematean jakinarazitako emailean. Sarrera EZ da zenbakitua izango.

Izena emateko prozesua

Izena emateko unean, ezinbestekoa da zozketaren oinarriak irakurtzea eta onartzea, baina alde garrantzitsuenak hemen nabarmenduko ditugu:

  • Partidara joango den pertsona ez da nahitaez bazkidea bera izan behar, baina izena emateko unean joango den pertsonaren datuak adierazi beharko dira.
  • Izen-ematea gehienez ere lau bazkideko taldean egin ahal izango da.
  • Sarrera pertsonala eta besterenezina izango da bertan jasotako datuak dituen pertsonarentzat edo zozketa egin ondoren Bazkideen Txokoaren “Bilbao Athletic Sarrerak” atalean jakinarazitako aldaketa duenarentzat. Nahitaezkoa izango da zelaira NANa, pasaportea edo gidabaimena eramatea.
  • Lezamara sartzeko, Klubak e-mail bidez bidalitako sarrera erabiliko da. Bazkide-txartela EZ da baliozkoa izango.
  • Partidara iristen denetik amaitzen den arte, nahitaezkoa izango da eserita eta maskara jantzita egotea.
  • Irtenaraztea ere mailakatua izango da, Klubeko langileen jarraibideen arabera.
  • Hurrengo partidetarako zozketetan, aurreko neurketetan sarituak izan ez diren bazkideek izango dute lehentasuna.

DESCARGATU ZOZKETARAKO OINARRIAK