undefined

Athletic Club London Fashion Weeken egon da

Athletic Club London Fashion Weeken egon da

Elastiko zuri-gorria Londreseko munduko festibalean egon da New Balance eta Carlota Barrera diseinatzailearen arteko lankidetzari esker

Athletic Clubek Londreseko Modaren Astean (London Fashion Week) parte hartu du, munduko lau moda lehiaketa garrantzitsuenetakoan, New Balance eta Carlota Barrera diseinatzaile espainiarraren arteko lankidetzari esker. Azken honek, lehoien lehen ekipazioa aurkeztu du Erresuma Batuko hiriburuan.

Elastiko zuri-gorriak momentuko diseinatzaile garrantzitsuenen modeloekin batera desfilatu du, irailaren 21ean, asteartean, Gijongo artistak prestatutako ‘show-working’ batean. Kamiseta zuri-gorriarekin batera, Portoko, Romako eta Lilleko lehen janzkerak ere ikusi ahal izan dira.