undefined

Athletic Club-Deportivo Alaves partidara joateko baldintzak

Athletic Club-Deportivo Alaves partidara joateko baldintzak

Izen-ematea zabalik (asteartera arte, hilak 28) bazkideentzat. Estadiora bazkide txartelarekin sartu eta ohiko eserlekuan jesarriko dira

Athletic Clubek epea zabaldu du gaur asteazkenean, hilak 22 (10:00etan) eta asteartera arte, hilak 28 (10:00etan), bere bazkideek izena eman dezaten Deportivo Alavesen aurkako 8. jardunaldiko partida ikusteko, urriaren 1ean, ostiralean (21:00etan), San Mamesen. Partidara joan nahi duten bazkideak Klubaren webguneko Bazkideen Txokoan sartu behar dira, euren kode eta pinarekin, eta Bazkideentzako zerbitzuak/Sarreren Zozketa Athletic Club Covid atalean klik egin.

Prozesuak berritasun garrantzitsuak ditu. Ofizialki iragarri zenez, lehen hiru partiden lehentasunezko bi irizpideak ezabatu dira: antzinatasuna eta bertaratzeko eskubidea dagoen partiden kopurua. Beraz, Bazkideen Txokoan izena emandako bazkideen artean esleituko dira eserleku guztiak ezarritako egunetan. Eskaerek baimendutako edukiera (une honetan %60) gaindituko balute, zozketa bat egingo litzateke, baldintzarik gabe.

San Mames zelaira sartzeko agiria bazkide txartela izango da, baita app ofiziala ere. Hau da, partidara sartzeko eskubidea duten bazkideei Klubak ez die sarrera bidaliko, baizik eta estadioan duten ohiko eserlekura sartuko dira bazkide txartelarekin. Txartel hori aldez aurretik aktibatuko du Klubak, partidara joateko eskubidea nork duen egiaztatu ondoren. App ofizialeko txartel digitalarekin ere sartu ahal izango da zelaira.

Bazkide-txartelaren jabea partidara ez badoa eta txartela beste pertsona bati utzi nahi badio, klubak atal bat prestatu du Bazkideeen Txokoan San Mamesera joango den pertsonaren datuak zehazteko.

Gainera, partida honetatik, anbigu zerbitzua egongo da eta janaria eta edaria kontsumitu ahal izango dira. Derrigorrezkoa da eserlekuan eserita kontsumitzea.

Estadiora sartzeko ateetan jendetzarik egon ez dadin, klubak e-mail bidez bidaliko ditu partidara bertaratzen direnentzako sarrera-orduak, zelaira ordu-tarteka modu mailakatuan sartzen dela bermatzeko, aurreko partidetan egin den bezala.

Athletic Clubek, 2021/2022 denboraldian lehen taldeak San Mamesen jokatu dituen partiden inskripzioei dagokienez bazkiderik leialenak saritzeko helburuarekin, erabaki du 2021eko abenduan gure zelaian jokatuko diren neurketetara sartzeko (Sevilla Fc, 17. jardunaldia; Real Betis 18. jardunaldia eta Real Madril, 21. jardunaldia – behin betiko datak baieztatzeke –),  azken partidara arte izen emate gehien pilatu duten bazkideek lehentasuna izango dutela.