undefined

Lezamako egoitza, egia bihurtutako ametsa

Lezamako egoitza, egia bihurtutako ametsa

18 futbolari gazte biziko dira gaur arratsaldetik zentro berrian eta Iribar, Elizegi, Gurpegui eta Nekaneren harrera jaso dute

Athletic Clubek egia bihurtu du ostegun honetan, irailak 23, Lezamako instalazioetan harrobiko jokalarientzat egoitza martxan jartzeko ametsa. Bizkaia kanpoko harrobiko jokalariak Derioko Andres de Mañarikua egoitzan (1997-98 denboraldian, Jose Maria Arrate presidentea zela) kokatu eta ia mende laurdenera, 18 futbolarik (13 gizonezkok eta 5 emakumezkok) etxe-aldaketa egin dute eta euren logelak okupatu dituzte instalazio zuri-gorri berrietan. Halaber, Klubak baserrien egitura mantentzen du haur eta gaztetxoentzat, familiekin binaka bizitzen ari direnak. Bere lehen okupatzaileen artean, debutatu berri duen lehoi bat dago, Nico Serrano.

Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak, Mikel Martinez presidenteordeak eta Jorge Gomez zuzendaritzako kideak ez dute une historikoa galdu nahi izan. Horiekin batera, Jose Angel Iribar mitikoa, Carlos Gurpegui, Izarratik heltzean Derio erabili zuen lehen jokalarietako bat izan zena, eta Nekane Diez Athletic Clubeko jokalaria, Mariñotik fitxatu zuenean egoitzan sartu zena ere. Lezamako bi kirol zuzendaritzak eta zentro berriko arduradunak ere estreinaldian izan dira.

Lezamako egoitzak kirolarien beharrei erantzungo die: atseden hartzea, ikastea, bere gauzak antolatzea, lasaitasuna eta jarduera fisikoaren ondoren deskonektatzea. Hogeita hamar gela bikoitzetan, altzari malgu eta pertsonalizagarriak erabili dira. Athletic Clubek eta Suspergintza Elkarteak kudeatzen dute egoitza lehiaketa publiko baten ondoren.