undefined

Lezamako partidak, ateak irekita

Lezamako partidak, ateak irekita

Asteburu honetatik aurrera, Athletic Clubek aukera emango die zaleei beheko mailetako partidetara sartzeko

Athletic Clubek Lezamako instalazioak irekiko ditu berriro larunbat honetatik aurrera. Astero, harrobi zuri-gorriak gure gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak ikusteko aukera emango du, bai partidak bai entrenamenduak, hiru egunez jarraian: larunbatetan, igandeetan eta astelehenetan.

Asteburu honetan, maila baxuagoko sei partida jokatuko dira Lezaman. Horietako bi igandean izango dira, 12:00etan, Bilbao Athletic-UD Logroñes eta Reto Iberdrolako emakumezkoen eta Espanyolen arteakoa. Azken partida hori 7. zelaian jokatuko da eta, salbuespen gisa, instalazioen goiko aldetik izango du sarbidea.

Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, sudurra eta ahoa estalita edukita partidak ikusterakoan, baita sartzerako momentuan pilaketak sortzen badira ere. Zaleei Klubeko segurtasun-langileen jarraibideak betetzeko eskatzen diegu.