
Athletic Club-Deportivo Alaves partidarako sarreren salmenta
Athletic Club-Deportivo Alaves partidarako sarreren salmenta
Asteazken honetatik aurrera irekiko da San Mamesen eta online %50eko deskontuarekin sarrera gehigarria nahi duten bazkideentzat, eta 20 eurotan Gazte Abonoentzat eta 28 urtetik beherakoentzat
Asteazken honetan, 10:30ean, Athletic Clubek bere bazkideentzako eta publiko orokorrarentzako Alavesen aurkako partidarako sarreren salmenta jarriko du abian. LaLigako derbia ostiral honetan jokatuko da San Mamesen, 21:00etan.
- Online salmenta webgune ofizialean, asteazkeneko 10:30etik aurrera.
*Bazkide txartelaren aktibatzea
*Publiko orokorra (+ Gazte Abonoak eta %50eko deskontuarekin bazkideentzat sarrera gehigarrian) - Lehitelako salmenta, San Mamesen, honako ordutegian:
- Asteazkena 29 (10.30-13.30 eta 17.30-20.00)
- Osteguna 30 (10.30-13.30 eta 17.30-20.00)
- Ostirala 1 (10.30-13.00 eta 19.00-21.00)
Lehen epean ohiko lekuan esertzeko izena eman ez duten klubeko bazkideek sarrera doan aktibatu ahal izango dute karneta orain (kuotaren aurka) partidaren egun berera arte, web-orriaren bidez, bazkide-zenbakiarekin eta PINarekin identifikatuta. Zure eserlekua dagoeneko salduta badago, San Mameseko leihatiletatik pasa beharko duzue, asteazken, ostegun edo ostiralean, sarrera ahalik eta gertuen lortzeko.
Azken denboraldiko Gazte Abonoek sarrera 20 eurotan trukatu ahal izango dute, ordutegi berean leihatiletan, norbere burua identifikatuz eta Gazte Abonuaren kodea erakutsiz, eta online, webgunean bertan.
28 urtetik beherakoek (28 barne) 20 euroko sarrera eros dezakete Ipar eta Hego Beheko tribunetan, lehiatiletan soilik.
Bazkideek sarrera gehigarri bat eros dezakete, publikoaren prezioarekiko %50eko deskontuarekin.