
Kluba |
Cesar Saez, Zuzendaritza Batzordeko kidea
Cesar Saez, Zuzendaritza Batzordeko kidea
Athletic Clubeko zuzendaritza organoak bertan sartzea onartu du, eta Bazkideen Batzar Nagusiaren berrespena pasa beharko du
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Cesar Saez Hidalgo bazkidea klubeko zuzendaritza organo kide berria izatea onartu du.
Cesar Saez Zuzendaritza Batzordeko aholkularia izan da berrikuntzaren, garapen sozialaren eta eginkizun instituzionalaren arloetan, eta bere ibilbide profesionalaren gehiengoa industria farmazeutikoan garatu du, hainbat laborategitan lan eginez kudeaketa-postuetan, marketinean eta talde profesionalen prestakuntzan.
Cesar Saezen izendapena hurrengo Bazkide Konpromisarioen Ohiko Batzarrak berretsi beharko du.