undefined

Etxetik kanpoko bolada jarraitzera Valentzian

Etxetik kanpoko bolada jarraitzera Valentzian

Lehoiek bihar jokatuko dute Primera Iberdrolako laugarren jardunaldia Antonio Puchadesen, 19: 00etan, Valentziaren aurka.

Denboraldiko aste barruko lehen jardunaldia lehoientzat. Bihar, asteazkena, 19:00etatik aurrera Paternan, Athleticek beste hitzordu bat du Primera Iberdrolarekin eta Valencia CF izango du aurkari Antonio Puchadesen. Iraia Iturregiren taldeak iragan larunbatean zorionez garaipena lortu zuen Unben, eta Valentziarrak FC Bartzelonaren aurka galdu zuten (8-0). Talde zuri-gorriak etxetik kanpo jokatu dituen bi neurketak irabazi ditu eta biharkoa bere hirugarren proba izango da etxetik kanpo.

Primera Iberdrola ligako sailkapenari dagokionez, lehen hiru jardunaldiak jokatu ondoren, lehoiak bosgarren jarri dira 6 punturekin, maila honetan galdu ez duten lau taldeen atzetik: FC Bartzelona, Atletico Madril, Real Sociedad eta Alaves. Che taldeak puntu bakarra lortu du; Sporting Huelvaren aurka etxean lortutako berdinketari esker. Andrea Estebanek zuzentzen duen taldeak, beraz, denboraldiko lehen garaipena lortzeko gogoa izango du.

Lehoiek ez dute Paternan irabazten 2015-2016 denboralditik

Partida gogorra izango da, asteburuko ahaleginaren ostean, eta igandean Lezaman Real Madrilen aurka jokatu baino lehen. Talde valentziarra Oriana Altuve, Candela Andújar, Asun edo Jansen bezalako aurrelariekin duten arriskua kontuan hartu beharko da. Antonio Puchadesen aurrekariei dagokienez, lehoiek ez dute han irabazten 2015-2016 urteaz geroztik. Iaz ere berdinketan bukatu zen neurketa laugarren jardunaldian. Ligan Turia hirian jokatutako partidei dagokienez, 4 garaipen, 2 berdinketa eta lau porrot jaso dituzte.