undefined

Unai Simon eta Iñigo Martinez Espainiako selekzioak deitu ditu

Unai Simon eta Iñigo Martinez Espainiako selekzioak deitu ditu

Athleticeko atezaina eta atzelaria Luis Enriqueren zerrendan sartu dira Uefa Nations Leagueko Lauko finala jokatzeko

Unai Simon eta Iñigo Martinez Espainiako selekzioak deitu ditu urriaren 6tik aurrera Uefa Nations Leagueko Lauko finala jokatzeko.

Estatuko konbinatuak Italia izango du aurkari finalerdietan, eta beste finalerdia Belgikak eta Frantziak jokatuko dute. Kanporaketa bakoitzeko irabazleek urriaren 10ean jokatuko dute finala.