undefined

Athletic – Real Madrid, gure Youtubeko kanalean

Athletic – Real Madrid, gure Youtubeko kanalean

Zuri-gorrien eta zurien arteko norgehiagoka, bihar 12:00etan Lezaman jokatuko dena, zuzenean jarraitu ahal izango da Athleticen Youtubeko kanal ofizialean

Athletic Clubek eta Real Madrilek bihar 12:00etatik aurrera Lezaman jokatuko duten Primera Iberdrolaren bosgarren jardunaldiko partida talde zuri-gorriaren Youtubeko kanal ofizialean eskainiko da. Partidaren narrazioak gaztelania eta euskara uztartuko ditu.
Horrela, partida ikustera Lezamara hurbildu ezin diren athleticzaleek Iraia Iturregiren denboraldiko bosgarren partida nahi duten lekutik gozatzeko aukera izango dute.