undefined

“Real Madridi irabazteak pizgarri berezia du”

“Real Madridi irabazteak pizgarri berezia du”

Iraia Iturregik biharko aurkariaren beharraz ohartarazi du, bihar Lezaman lehen aldiz aritu aurretik

Iraia Iturregik agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bihar Lezaman Real Madriden aurka jokatu behar duen partidaren bezperan. Neurketak, Primera Iberdrolaren bosgarren jardunaldiak, bolada kontrajarriak dituzten bi talde izango ditu aurrez aurre. Talde zuriak ezin izan du liga hasiera honetan irabazi, eta lehoiek laugarren garaipena, hirugarrena jarraian lortzeko asmoz daude.

Hala eta guztiz ere, Loiuko entrenatzaileak badaki aurkariaren maila: “Real Madridek ligan bere bertsiorik onena erakutsi ez duen arren, Real Madrid da. Gu momentu onean gaude, izaera defentsibo ona dugu eta bertikalak izaten ari gara. Gainera, min egin ahal izango dugu geldikako jokaldietan eta kontraerasoan”.

Biharkoa, zuri-gorriek Lezaman jokatuko duten lehen partida izango da. “Lau partidetatik hiru irabazi ditugu, hiru partidak etxetik kanpo. Lezaman jokatuko dugun lehen aldia da. Eroso eta babestuta sentitzen gara eta etxean estreinatzeko gogo handia dugu”.

 

“Real Madrid beharrarekin dator”

Athletic Clubek egin behar duenari dagokionez, Iturregik defentsan indarra eta intentsitatea mantentzea azpimarratu du, eta baloiarekin ausart agertu da aurkariari min egin ahal izateko: “Lau jardunalditan puntu eta gol bakarra lortu dute; Real Madrid izanda, harrigarria da, baina talde handia da. Esperientzia handiko jokalariak dituzte, eta maila mentalean hortik aterako direla uste dut. Ez dira unerik onenean iristen. Berdinketak ez die balio. Ikusiko dugu nola erantzuten duten presio horren aurrean. Biharko partida hiru puntu gehiago dira, baina Real Madridi irabazteak pizgarri berezia du. Europako onenetakoa izateko egina dagoen taldea da”.

 

Athletic Cluben deialdia

Iraia Iturregik honako 18 jokalari hauek deitu ditu Real Madriden aurkako partidarako: Andrea de la Nava, Mariasun Quiñones, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Díez, Marta Unzué, Yulema Corres, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Ane Azkona, Lucía García, Erika Vázquez, Paula Arana, Vanesa Gimbert, Ainize Barea y Mariana Cerro.