undefined

Emakumezkoen Kadeteak East Mallorca Girls Cupen parte hartuko du

Emakumezkoen Kadeteak East Mallorca Girls Cupen parte hartuko du

Gazte zuri-gorriak 2019ko edizioan txapeldun izan ziren Bayern Munichi irabazita, eta asteburu honetan txapelketa ospetsua jokatuko dute berriro

Athletic Clubek East Mallorca Girls Cup nazioarteko txapelketan parte hartuko du, 12, 14 eta 16 urte azpikoetan, uhartean, urriaren 9tik 12ra. Janire Beitiak eta Amaia Olabarrietak zuzentzen duten Emakumezkoen Kadeteak jokatuko du txapelketaren hirugarren edizioa. Hain zuzen ere, zuri-gorriek garaipena lortu zuten 2019ko finalean (iaz bertan behera geratu zen COVIDen pandemiaren ondorioz), Bayern Munichi irabazita final handian.

Parte hartuko duten kluben artean, zurigorriez gain, honako hauek egongo dira: Atletico Madril, Bartzelonako RCD Espanyol, Valentzia CF, CE Sant Gabriel, East Mallorca, Diamonds Academy (Polonia), Futbol Club Barcelona, U.E. Sami (Menorca), Madrid CFF, B93 (Danimarka), Brommapojkarna (Suedia), Hammarby Akademy (Suedia),

Munduko emakumezkoen oinarrizko futbol txapelketarik garrantzitsuenetako bat da, eta 2019an haur eta kadete zuri-gorriek parte hartu zuten.

Kadeteen egutegia hemen klikatuz kontsulta dezakezu