undefined

Yulema Corres eta Azkona, bolada onean

Yulema Corres eta Azkona, bolada onean

Bi aurrelariak kameraren aurrean elkarrizketatu dira liga hasiera bikaina aprobetxatuz, hiru gol lortu baitituzte, hurrenez hurren

Yulema Corresek eta Ane Azkonak ezin hobeto hasi dute denboraldia. Bi aurrelariek 3 gol lortu dituzte hurrenez hurren eta Primera Iberdrolako golegileen topean daude. Gasteiztarraren kasuan, bere golak garaipena eman zion Athletici Unben Eibarren aurka eta Valentzia CF taldearen feudoan bi gol lortu zituen. Bestalde, nafarrak gola sartu zuen lehen jardunaldian Madrid CFFren aurka, Yulemarekin batera Valentzian eta igandean Real Madrilen aurka 2-0ekoa sartu zuen.

Sentsazioak oso onak dira orokorrean eta Yulema eta Azkona minutuekin eta golekin parte hartzen ari dira Iraia Iturregiren hamaikakoan. Atzean geratu dira lesioak (Aneren kasuan belauneko lesio larria), eta etorkizun oparoa dute aurretik. Bi lehoiek, berezkoa duten naturaltasunez, elkarrizketa egin diote elkarri.