undefined

Celtaren filialak hiru puntuak eskuratu ditu Lezaman

Celtaren filialak hiru puntuak eskuratu ditu Lezaman

Bilbao Athleticek, azken minutura arte saiatu arren, porrota jaso du

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lezaman RC Celtaren bigarren taldearen aurka. Imanol de la Sotaren mutilek partida oso deserosoa izan dute gaurkoan. Zuri-gorriak azken unera arte saiatu dira, baina ezin izan zuten Gaizka Campos gainditu.

Lehoikumeak ez ziren ondo hasi erasoan, talde galiziarraren presio eraginkorraren menpe. Lehen zatiko ordu laurdena betetzean Onesimo Sanchezen taldeak aurrea hartu zuen markagailuan Veigaren golari esker. Erdilariak bidea ireki zuen defentsa zuri-gorrian eta Iru behetik gainditu zuen. Lehen zatiko azken uneetan izan zituen Bilbao Athleticek aukerarik onenak. Azpimarratzekoa Artolaren burukada, Gaizkak gelditu ikaragarri batekin urrundu zuena.

Aldageletatik igaro ondoren, Bilbao Athletic partidari buelta ematen saiatu zen. Imanol de la Sotaren mutilak 56 minutuan partida berdintzetik gertu egon ziren, Diarraren jaurtiketarekin bukatu zen talde jokaldi bikain baten ondoren. Galiziako defentsak atepetik atera zuen. Kanpoko taldea eroso egon zen partidaren amaieran eta, aldaketak egin arren, berdinketa ez zen iritsi. Lehoikumeek Real Valladolid Promesas taldeari egingo diote bisita, datorren igandean, 12:00etan. Aukera berria zuri-gorrientzat