undefined

Sevillara laugarren garaipena jarraian lortzera

Sevillara laugarren garaipena jarraian lortzera

Lehoiek Sevilla FCren aurka jokatuko dute bihar denboraldi hasiera honetan bolada onari eusteko asmoz

Athleticek Sevillan jokatuko du Primera Iberdrolako seigarren jardunaldia. Iraia Iturregiren taldeak hiru garaipen lortu ditu jarraian eta laugarrena gura du orain. Horretarako Sevilla FC izango dute aurkari. Nerbioiko taldeak iragan asteburuan lortu zuen lehen garaipena Antonio Puchadesen Valentziaren aurka.

Sevilla FC froga-harri ona izango da lehoiek Lezamatik urrun duten efikazia frogatzen jarraitzeko. Athleticek liga hasiera bikaina bizi du, lau garaipeneko balantzearekin lehen bost jardunaldietan. Sevillako taldeak bi porrot, bi berdinketa eta garaipen bat lortu ditu. Zuri-gorriak sailkapeneko goiko postuetan daude (laugarren, 12 punturekin) eta Sevilla FC bederatzigarren postuan dago, 5 punturekin.

Aurreko denboraldian lehoiek 0-2 irabazi zuten Lucia Garciaren bi golei esker, eta han jokatutako partida guztietan zurigorriek 8 aldiz irabazi dute eta bi partida galdu.