undefined

Athletic Club – Villarreal CF partidarako sarreren salmenta

Athletic Club – Villarreal CF partidarako sarreren salmenta

Erosi zure sarrerak urriaren 23an San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako

Urriaren 23an, larunbata, 21:00etan San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Villarreal CF taldeen arteko LaLigako 10. jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek urriaren 11ko 10:30etatik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Clubeko Sarrera Webaren bitartez.

Halaber, San Mameseko leihatiletan sarrerak urriaren 22an, ostiralean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara erosi ahal izango dira, baita urriaren 23an bertan ere, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.