undefined

San Mames bularreko minbizi metastasikoagatik piztu da

San Mames bularreko minbizi metastasikoagatik piztu da

“Minbizi ikusezina” deituriko gaitz hau da heriotza-kausa nagusia 50 urtetik beherako emakumeen artean

Athletic Clubek Bularreko Minbizi Metastasikoaren Elkartearekin bat egin du San Mameseko fatxada piztuz patologia honi ikusgarritasuna eman eta ikerketan aurrerapen berriak bilatzeko bidean lagundu nahi duen mundu mailako egunean (urriak 13).

Gaitz hori patologia larrienetako bat da, eta emakumeen biztanleriari eragiten dio gehien. Diagnostikatzen diren kasuen bosten bat gorputzeko beste atal batzuetara ere zabaltzen dira. Metastasia biriketara, hezurretara, garunera edo digestio-aparatura irits daiteke, eta pazientearen bizi-itxaropena bost urtetik behera murrizten du.

Horregatik, bularreko minbizi metastasikoa, “Minbizi ikusezina” deitua, bularreko minbiziaren tratamenduak amaitu eta urte batzuetara ere garatzen delako, 35 eta 50 urte bitarteko emakumeen artean lehenengo heriotza-kausa da. Hori dela eta, azpimarratu behar da oso garrantzitsua dela saiakuntza klinikoek eta medikuntzak ezinbesteko funtsak eta arreta izatea gaixotasun hori duten pertsonen bizi-maila hobetzeko.