undefined

Emakumezkoen Kadete Mailako Athletic Lurralde mailan lehiatuko da

Emakumezkoen Kadete Mailako Athletic Lurralde mailan lehiatuko da

Amaia Olabarrieta eta Janire Beitia lehoi ohiek zuzentzen duten taldeak datorren asteburuan ekingo dio BFFren eskualdeko txapelketari

Emakumezkoen Kadeteak Bizkaiko Futbol Federazioko (BFF) Bigarren Mailako Lurralde Ligan parte hartuko du. Kategoria horretako 2. multzoan arituko da, Bizkaiko beste zortzi talderekin batera.

Kategoria-aldaketa, kadetetik lurraldekora, BFF-en erabakia izan da. Lehen jardunaldian atseden hartu eta bigarrenean atzerapena sufritu ondoren, talde zuri-gorriak Urduñaren aurka jokatuko du datorren larunbatean (Lezamako 7. zelaia, 16:30ean) maila horretako lehen partida.

Amaia Olabarrieta amatasun-bajan dago gaur egun eta azaroan itzuliko da taldea zuzentzera. Janire Beitia, Olabarrietaren taldekidea 2006/07 denboraldian emakumezkoen lehen taldean, harrobiko jokalarien entrenatzaile nagusia da orain.