undefined

Urtebete Berenguerren zuri-gorriz jantzitako lehen goletik

Urtebete Berenguerren zuri-gorriz jantzitako lehen goletik

Jokalari nafarrak berrogeita hamar partida baino gehiago jokatu ditu Athletic Clubekin, eta bederatzi tanto egin ditu

Alex Berenguer (Barañain, 1995/07/04) urtemugan dago. Nafarrak iazko urriaren 3an sinatu zuen Athleticekin, Torino FC taldetik, eta hurrengo egunean debuta egin ahal izan zuen Mendizorrotzan azken ordu laurdena jokatuz, nazioarteko neurketengatik gelditu aurretik.

Hurrengo partidan, San Mamesen estreinatu zen Levanteren aurka hasieratik zelairatuz, eta garaipena lortzen lagundu zuen (2-0) lehoi gisa sartutako bere lehen golarekin markagailua irekiz. Ordutik, 51 norgehiagoka eta bederatzi tanto egin ditu. Horien artean, aipagarria da Kopako finalerdietako itzulerako luzapenean lortu zuena, talde valentziarraren aurka ere bai, bilbotarrei finalerako txartela eman baitzien. Gainera, zuri-gorrien goleatzaile nagusia izan zen liga txapelketan zortzirekin.

Denboraldi honetan hamaikakoan irten da orain arte jokatutako zortzi jardunaldietatik zazpitan, ia 600 minutu pilatuz, eta Marcelino Garcia Toralek gehien erabiltzen duen futbolarien artean dago. Bestalde, denboraldi-aurrean gola sartu zuen Union Berlin eta Liverpoolen aurkako lagunartekoetan.