undefined

%100 Athletic Club

%100 Athletic Club

Larunbat honetan, urriaren 23an, San Mames bere esentzia guztiarekin itzuliko da Athletic-Villarreal neurketarekin

Badator hainbeste denboraz amestu dugun partida. 601 egun igaro dira pandemiak San Mamesetik aldendu gintuenetik, gure eserleku ondoko kideekin batera bat bagina bezala animatzea eragotzi zigunetik. Athletic – Villarreal izan zen isolamendu aurreko azken partida, eta datorren larunbatean, urriaren 23an, aurkari beraren aurka jokatzeko itzuliko da Athletic %100ean izango den San Mamesera.

Gure bazkide guztiak euren eserlekuetan eseri ahal izango dira berriro eta guztion arteko amestutako besarkada egia bihurtuko dugu behingoz. Gure Gazte Abonoaren indarra berreskuratuko dugu Hego Harmailan, baita pandemiak mundua alertan jarri zuen garaian afiliatu ziren bazkide berri miresgarrien laguntza ere.

Baina, guztiaren gainetik, %100 Athleticek sentimenduari dei egiten dio, desberdinak garelako eta izango garelako, bakarrak.

Lortu zure sarrera

Athletic, Athletic, zu zara nagusia!