undefined

“Honelako gau gehiago izan daitezela”

“Honelako gau gehiago izan daitezela”

Marcelinok Athleticen bigarren garaipena jarraian ospatu eta bide onean daudela adierazi du

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderei erantzun die bere taldeak Villarrealen aurka 2 eta 1 irabazi ostean San Mamesen. Emaitzarekin pozik agertu da entrenatzaile asturiarra: “Talde fidagarria gara, batzuetan besteetan baino hobeto gaude, baina jarrera erakusten ari gara beti eta zaleak harro egon daitezke. Villarreal bezalako talde on bati hain argi aurre egiteko gai zarenean eta, gainera, sei edo zazpi gol aukera egiteak bide onean gaudela pentsarazten digu eta oso pozik gaude“.

Hiru astez partidarik jokatu gabe egon arren, lehoiek errendimendu ona eskaini dute: “22 egun generamatzan lehiatu gabe, baina ziur nengoen ez genuela alde horretatik sufrituko. Garrantzitsuena talde-lana izan da, hori da lehentasuna. Taldea horrela badabil, jokalariek gaitasun handiagoa dute beren ezaugarriak erakusteko. Jokalarien esfortzua oso handia izan da eta daukagun ideia kolektiboan oinarrituta lan egin dute“.

Gainera, Marcelino alai dago Katedrala % 100eko edukiera itzuli delako: “Plazera da gure zaleekin jokatzea. Lehen aurkari gisa sufritzen nuen, eta orain etxeko gisa gozatzen dut. Honelako gau gehiago izan daitezela. Laguntza eskatzen diet behin eta berriz, beraiekin taldea hobea delako eta puntu asko irabaztea ekarriko digutelako. Jendeak bultza egiten digu, guk bultza egiten dugu eta giro bikaina dago areara hurbiltzen garenean“.