undefined

Athletic Club-Villarreal CF neurketaren buletina deskargatu

Athletic Club-Villarreal CF neurketaren buletina deskargatu

Gozatu San Mameseko partiden ohiko buletinaz, partidaren aurreko eduki guztiekin eta Asanblada Orokorrari buruzko informazioarekin

Ligako hamargarren jardunaldia San Mamesen eta, horrekin, Athletic Cluben buletin digitalaz gozatzeko aukera izango duzu Katedralean jokatuko diren partidetarako. Argitalpenak, gaur gaueko Villarreal CFren aurkako partidari buruzko ohiko informazio estatistikoa erakusteaz gain (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak…), Batzar Nagusiaren aurreko informazio guztia biltzen du. Era berean, San Mamesera itzultzeari, Unai Simonen ibilbideari eta klubaren ereserki bat osatzeko erabili zen gitarrari buruzko erreportajeak aurki daitezke.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak barne hartzen du informazioa osatzeko linkak eta bideoen txertaketa.

Klikatu hemen zure gailuak fitxategia behar bezala irekitzen ez badu.