
Lehen taldea |
ZOOM I Athletic Club – Villarreal CF
ZOOM I Athletic Club – Villarreal CF
601 egun geroago Katedralak edukiera mugarik gabeko lehen partida bizi izan zuen atzo, taldea eta zalegoa berriro batera ikusiz
601 egun geroago, San Mamesek futbol gau magiko batez gozatu zuen berriro. Lehoiek Villarrealen aurka jokatutako partida izan zen edukiera mugarik gabeko lehena, eta athleticzaleek bere taldearen deiari erantzun zioten. Zalego zuri-gorriek garaipeneraino bultzatu zuten taldea, zaleen eta taldearen arteko erabateko batasuna bizitako gauean. Lehoiek faltan botatzen zuten San Mameseko indarra, eta zaleek faltan botatzen zuten Katedralean futbolaz gozatzea.