undefined

643 sarrera Realaren kontrako partidarako

643 sarrera Realaren kontrako partidarako

Realak 643 sarrera bidali dizkio Athletici, eta horietatik 100 sarrera Klubaren konpromisoetarako erreserbatu dira. Sarreren prezioa 25 eurokoa da

Sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez eman behar dute izena urriaren 26tik, asteartetik, 10.00etatik, asteazkenera arte, urriak 27, 17.00etan.

Beharrezkoa balitz, zozketa urriaren 28an, 10.00etan egingo litzateke. Sarrerarik soberan balego, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarrera lortzen dutenek San Mameseko txarteldegietan jaso beharko dituzte datorren ostiralean, urriarten 29an, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.

ADI EGON. Sarrerak hartzeko, bazkideek karnet originalak aurkeztu beharko dituzte, bai eta sarrera erabiliko duen erabiltzailearen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adierazi ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.