undefined

Haurrentzako sarrerak Cadiz CFren aurka

Haurrentzako sarrerak Cadiz CFren aurka

Azaroaren 5ean San Mamesen jokatuko den Laligako hurrengo partidarako haurren sarreren zozketan izena emateko informazioa.

Urriaren 28ra arte (osteguna), 24:00etan, bazkideek klubari utzi ahal izango diote euren eserlekua eta, trukean, 15 urteko adingabe batekin joateko bi sarrera erosi ahal izango dituzte, 15 euroko prezioan, Athletic Club-Cádiz CF LaLigako hurrengo partidara joateko.

Interesa dutenek Bazkideen Txokoko BAZKIDEENTZAKO ZERBITZUAK ataleko HAURRENTZAKO SARRERAK estekan klik eginez bete beharko dute eskabidea, dagokion Bazkide Kodearekin eta PIN zenbakiarekin identifikatuz. Sarrerak mugatuak dira: 150 sarrera Hegoaldeko Goi-Harmailan eta 50 Hegoaldeko Behe-Harmailan; beraz, eskuragarri dauden sarrerak baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa bat egingo da izena eman duten pertsonen artean.

Kode saritua duten bazkideek San Mameseko leihatiletan jaso beharko dituzte sarrerak, azaroaren 4an (osteguna) edota 5an (ostirala).

GARRANTZITSUA:
* Gehienez 4 sarrera txartel bakoitzeko. Adingabearen sarrera bakoitza, 15 euro.

Informazio gehiago