undefined

GAZTE ABONO berriak, agortuta

GAZTE ABONO berriak, agortuta

Urriaren 29an Athletic Clubek 300 leku gehiago eskeiniko du 1200 jezarleku osatu arte

GAZTE ABONOAK AGORTU DIRA

EGUNERAKETA: gaur goizean salgai jarri diren 300 Gazte Abono berriak hamar minutu baino gutxiagoan agortu dira.

GAZTE ABONOAren berritze eta alta berrien aldia arrakastaz bukatu ondoren, Athletic Clubek 300 leku gehiagorekin bere eskaintza zabaltzen du. Dagoeneko dauden 900 jezarlekuei gehituta, San Mamesek 1200 GAZTE ABONOen babesa eta arnasa izango du.

GAZTE ABONOA berriek 225 euroko prezioa izango dute eta San Mamesen jokatuko den hurrengo partiduan prest egongo dira jada, azaroan 5ean Cadiz C.F. taldearen aurka.

Urriaren 29an, ostirala, 10.00etik aurrera Athletic Cluben webgunean erosteko epea irekiko da bonoak agortu arte.

GAZTE ABONOA berriak Goiko Hego Harmailan izango dira, 322, 323 eta 324 sektoreetan.

28 urte arteko gazteek erosi ahal izango dute (*barne).

14 urtetik gorako gazteek txartel digitala izango dute Athletic Clubeko app ofizialaren bidez (abonu horiek ezin izango dira utzi pertsonalak eta besterenezinak direlako).

*1993ko uztailaren 1etik aurrera jaioak. GAZTE ABONOA egiten diren 14 urtetik beherako abonatuek adin nagusiko pertsona batekin joan beharko dute.