
“Baikorrak gara, oraindik hobetzeko tartea daukagulako”
“Baikorrak gara, oraindik hobetzeko tartea daukagulako”
Joko eta emaitza aldetik dinamika onean dagoen arren, Marcelinok uste du bere taldeak hazten jarrai dezakeela, Realaren aurka jokatu eta 24 ordu pasatxora (21:00etan)
Marcelino Garcia Toralek hedabideen galderei erantzun zien Lezaman, Realaren aurka bihar 21:00etan Reale Arenan jokatu aurretik. Entrenatzaile zuri-gorriak garrantzia kendu dio derbia izateari eta puntuak batzen jarraitu nahi du: “Naturaltasun osoa ematen diot. Lehiaketan ditugun 19 aurkarietako bat da. Beste neurketa bat bezala aurre egingo diogu. Egia da alde emozional erantsi bat dagoela, batez ere jokalarientzat, eta hori kudeatzen jakin behar dugu. Benetako derbia bizitzeko aukera izango dugu, iaz ikuslerik gabe soso samarrak izan baitziren. Polita izango da ikuskizuna zelaia beteta bizitzea. Pribilegiatuak gara”.