undefined

Lezamako jokalari berriak, San Mamesen

Lezamako jokalari berriak, San Mamesen

Klubeko beheko mailetara iritsi berri diren jokalariek hitzaldi informatibo bat jaso dute eta Katedraleko txoko guztiak ezagutu dituzte

Athletic Clubek, Lezamako beheko mailetara iritsi berri diren jokalariei ongietorri beroena emateko asmoz, ekitaldia antolatu zuen San Mamesen harrobiko jokalariekin eta haien senideekin batera. Zuri-gorrien zelaian, Athleticen oinarrizko futbolaren kide berriek Kirol Zuzendaritzako, AC Museoko eta Arreta Integraleko Saileko arduradunen hitzaldiak entzun zituzten, eta talde berezi honen historiako eta bertako kide guztiek sustatu behar dituzten balioak barneratu zituzten.

Ondoren, bertaratutakoek bira bat egin zuten estadioan zehar, eta San Mames barrutik ezagutzeko aukera izan zuten. Jokalari horietako batzuen etxea izango da etorkizunean Katedrala.

Ongi etorri Athletic Clubera!