Leyre Monenteren mediku-txostena
Aurrelari zuri-gorriari ebakuntza egin diote, eskuineko sorbaldan luxazio errepikakorra zuelako
Gaur, Leyre Monente Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote eskuin sorbaldan, lokadura bat dela eta. Baja izango da lau hilabetez. Aurrelariak ezin izan du minuturik jokatu denboraldi honetan; izan ere, irailean berriz ere luxazioa jasan zuen entrenamendu batean, eta, azkenean, kaltetutako sorbaldak berriro pasa behar izan du ebakuntza gelatik .