
“Asmo eta errespetu handienarekin egin behar diogu aurre partidari”
“Asmo eta errespetu handienarekin egin behar diogu aurre partidari”
Entrenatzaile asturiarrak uste du San Mamesen erreskadan hirugarren garaipena eskuratzeak “postu oso onean jarriko gintuzkeela”
Marcelino Garcia Toral, Athletic Clubeko teknikaria, hedabideen aurrean agertu da Athleticek Cadizen aurka San Mamesen jokatuko duen partidaren aurretik. Entrenatzaile asturiarrak “oso garrantzitsutzat” jo du bihar garaipena lortzea: ” San Mamesen lortutako errendimenduak beti izan du eragina Athleticen sailkapen onetan. Gure jendearen babesa ezinbestekoa da guretzat, asko gozatzen dugu haiekin. Badakigu gure zalegoaren babesarekin talde hobea garela. Ilusio handia dugu, eta gure jokoarekin ilusio hori helarazten saiatuko gara. Etxean erreskadan hirugarren garaipena lortzeak oso postu onean jarriko gintuzke, sailkapenari eta taldearen aldarteari dagokionez“.
Taldeak bizi duen uneari buruz, Athletic Clubeko entrenatzaileak adierazi du denboraldi hasiera honetan taldea ondo eta eraginkor aritu dela: “Orokorrean pozik gaude. Erasoari dagokionez, denboraldi hasieran baino hobe erasotzen dugu. Kontuz ibili behar da Cadizekin, partida zailetan eta zelai zailetan garaipena erdietsi baitu. Iaz irabazi egin ziguten eta errespetu osoz tratatu beharko ditugu. Asmo eta errespetu handienarekin egin behar diogu aurre partidari“.
Marcelinok Athletic Clubek talde andaluziarrari irabazteko dituen aukerak errepasatu ditu: “Bihar konbinatu egin beharko dugu, ixten den talde baten aurkak hutsuneak paseen, abiaduraren eta banakako jokaldien bidez aurkitzen dira. Lasaitasuna izan beharko dugu erabaki onak hartzeko, eta erritmoa beharko dugu, prezipitazioan erori gabe. Alderdi horiek guztiak batu ahal izatea gustatuko litzaidake“.
Atzealdearen erdialdean izandako bajez eta, bereziki, Yerayren egoera fisikoaz galdetuta, honako hau esan du: “Bere bilakaera ona izan da, Yeray oso gogorra eta lehiakorra da. Realaren aurkako partida hasi aurretik min hartu zuen, jokatu zuen eta jokaladi batean eragozpena larriagotu zen. Astean zehar zaindu dugu eta biharko partidarako prest dago“.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Cádiz CF

