undefined

Oihane Hernandez, abiapuntuan berriro

Oihane Hernandez, abiapuntuan berriro

Sopelako defentsa, orkatilako lesioa sendatuta, larunbatean Levante UD-ren aurka jokatzeko prest egongo da

Bi hilabeteko bajaren ondoren Oihane Hernandez prest dago berriro. Atzelari zuri-gorria irailaren 5ean lesionatu zen Madrid CFFren aurkako garaipenean, ligako lehen jardunaldian. Ordu erdi igaro zen partidan eta Sopelakoa lurrera erori zen ustekabeko talka batean, gero berdegunean jarraitu ezinik. Medikuaren txostenak eskuineko orkatila bihurritu zuela egiaztatu zuen. Arratsalde hartan eta ondorengo egunetan Oihanek makuluak erabili behar izan zituen. Errekuperazio luze baina eraginkor baten ondoren, defentsa Iturregiren aginduetara dago berriz ere eta larunbatean (16:00etan) Levante UD taldearen aurka jokatuko duen partidarako egoera ezin hobean.

Defentsa zuri-gorriak azaldu digu nola hartu duen lesio hori.