​Orsairen ezusteko kontzertua Thinkingean
Fundazioa

Orsairen ezusteko kontzertua Thinkingean

De Marcos, Balenziaga, Lekue, Villalibre, Vesga eta Dani Garciak osatutako seikoteak 2021eko Thinking, Letrak eta Futbolaren inaugurazioari amaiera bikaina eman dio BBK Aretoan

Orsairen ezusteko kontzertua Thinkingean
Orsairen ezusteko kontzertua Thinkingean
2021ko aza. 10a

Athletic Club Fundazioak antolatutako 2021eko Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiak ezin izan du hasiera apartagoa eta zinematografikoagoa izan. Villalibre, De Marcos, Balenziaga, Lekue, Vesga eta Dani Garcia futbolariek osatutako Orsai musika taldeak ezusteko kontzertua eskaini zuen LFG filmaren proiekzioaren amaieran, BBK Aretoa betetzen zuen publikoaren gozamenerako. Kreditu-tituluek dokumentalaren amaiera iragartzen zutenean eta ikusleak aretotik irteteko asmotan eserlekuetatik altxatzen zirenean, One Club Men abestiaren lehen tronpeta-akordeek jo zuten, zinema-pantaila altxatu eta Orsai taldea agertokiaren gainean agertzen zen bitartean. Bertaratutakoen aurpegiek, batez ere gazteenen artean, futbolari zuri-gorrien ezusteko kontzertuagatik poza eta ikusmina islatzen zuten.

Saioa arratsaldeko zazpietan hasi zen, Aitor Elizegi presidentearen ongietorri hitzaldiarekin, bai eta Iker Muniainek Julian Duqueri Publikoaren Saria ematearekin ere. ‘Nossa Chape’ pelikularen zuzendarikideak iaz pandemiaren erruz jaso ezin izan zuen saria eman zion Athletic Clubeko kapitainak. Azken batean, inaugurazio-eguna jaialdi bakar baten parean jarri zen, eta hainbat pertsona ospetsu bildu ziren BBK Aretoan. Izendatutakoez gain, ekitaldian izan ziren Juan Carlos Ercoreca, Jon Vazquez Eguskiza, Andoni Goikoetxea, Galder Reguera eta Laura Mintegi Fundazioaren aldetik; Mikel Martinez, Goyo Arbizu, Iker Goñi eta Itziar Villamandos zuzendaritzako kideak; Itxaso Erroteta zinegotzia eta Marcos Muro Bilboko Udalaren aldetik; Gorka Martínez eta Koldo Bilbao BBK-ko kideak; baita Jose Anjel Iribar, Marcelino García Toral, Iraia Iturregi, Carlos Gurpegui, Ainhoa Tirapu, Jokin Ezkieta, Yuri Berchiche, Iñaki Williams, Jon Morcillo, Ismael Fernandez eta Jose Carrascosa lehen taldeko prestatzaile fisikoa eta psikologoa, hurrenez hurren; Garazi Murua, Marta Unzué, Nekane Diez, Mariasun Quiñones, Itxaso Uriarte, Oihane Hernandez, Naroa Uriarte, Ane Azkona, Rafael Alkorta, Joseba Aguirre, Markel Susaeta, Beñat Etxebarria, Roberto Martinez Tiko, Joana Flaviano, Ernesto Valverde eta Juan Escribano gitarrista eta Orsairen musika irakaslea, besteak beste.

Athletic Club Fundazioarekiko konpromisoa

Athletic Club Fundazioak publikoki eskertu nahi du Orsaiko futbolariek eta gure gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako gainerako kideek Fundazioak garatutako lanarekin duten konpromisoa. Orsaik inaugurazio-jardunaldian parte hartu izanak eta Athletic Clubeko lehen lantaldeetako jokalari asko BBK Aretoan egoteak Fundazioaren gizarte, kultura, kirol, akademia eta ingurumen arloko proiektuei benetako errekonozimendua ematen diete. Konpromiso zintzoa da, askotan diskrezio osoz gauzatzen dena, eta futbolari gisa duten profesionaltasunetik abiatuta, Fundazioak helburu sozialetarako eskaintzen dizkien lankidetza-proposamen gehienei baiezko erantzuna ematean islatzen da.

Orsairen ezusteko kontzertu txiki hau Thinking Football Film Festival eta Letrak eta Futbola jaialdietako publiko leialarentzako saria ere bada; izan ere, atzo bezala, BBK Aretoa bete zuen eta kulturaren eta futbolaren arteko zubiak egiten dituen gizarte-ekimena babestu zuen.

Azkenik, Athletic Club Fundazioarentzat oso adibide positiboa eta miresgarria da Athletic Clubeko futbolariek bere aisialdia kulturari eskaintzea, kasu honetan, musika ikasi eta praktikatzeari.

Juan Villoro eta Marcel Beltran, San Mames BATen

Jaialdiak aurrera jarraituko du gaur Juan Villoro idazle mexikarra eta Marcel Beltran Panenkako kazetaria San Mames BATeko Ipar aretoan bilduko dituen literatur topaketarekin. Solasaldia Galder Reguera Fundazioaren Proiektu Arduradunak zuzenduko du. Tamalez, azken orduan Juan Pablo Sorinek (Buenos Aires, 1976) ezin izan zuen Argentinatik Bilbora bidaiatu arazo pertsonalengatik eta ezingo du Athletic Club Fundazioarekin zuen konpromisoa bete. Hala ere, River Plate, Lazio, FC Barcelona eta Paris Saint-Germain taldeetako jokalari ohiak streaming bidez solasaldiaren hasieran parte hartzeko ahal dena egingo du.

Sarrera doakoa da erreserba egin ondoren.

Solasaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Athletic Cluben YouTube kanalaren bitartez.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko uzt. 14a

Athletic Irakurketa Kluba "Togo" liburuari buruz Mexikon

Fundazioa

Antonio Briseño, Chivas klubeko jokalaria, bigarren taldeetako hamabost jokalari eta Guadalajarako hamabost zale Vivianekin solasean arituko dira Oscar de Marcosen liburuaz

Ikusi gehiago
2023ko eka. 23a

VI. Futbola Buruan Lezaman

Fundazioa

Fundazioak eta Osakidetzak elkarrekin antolatu ohi duten futbol-jardunaldiak amaiera eman dio Geurea Ligari (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentro Arteko Areto Futbol Liga)

Ikusi gehiago
2023ko eka. 20a

Elkarrekin euskararen alde

Fundazioa

Bigarren urtez jarraian, Lezaman antolatuko da 'Euskara Jalgi Hadi Plazara', gure hizkuntzaren erabilera sustatzen duen txapelketa

Ikusi gehiago
2023ko eka. 12a

V Fair Play saria Genuinerentzat

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak bosgarren aldiz jarraian lortu du garrantzi handiena duen garaikurra: kiroltasunarena

Ikusi gehiago
2023ko eka. 9a

LaLiga Genuineko azken fasea

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak denboraldiko azken partidak jokatuko ditu Vila-realen

Ikusi gehiago
2023ko eka. 8a

Berrikusi: Migrazioaren balio sozial eta kulturala, Letrak eta Futbola

Fundazioa

Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean

Ikusi gehiago
2023ko mai. 12a

Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose

Ikusi gehiago
2023ko mai. 8a

Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du

Fundazioa

Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat

Ikusi gehiago
2023ko mai. 8a

SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera

Fundazioa

Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen

Ikusi gehiago
2023ko api. 6a

Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak

Fundazioa

Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago

Ikusi gehiago