undefined

Jesus Renteria jokalari ohia hil da

Jesus Renteria jokalari ohia hil da

Sei denboraldi jokatu zituen Athletic Cluben eta urte askoan Lezamako instalazioen arduraduna izan zen

Jesus Renteria Athletic Clubeko jokalari ohia atzo hil zen Bilbon, 87 urte zituela. Atzelari zuri-gorria izan zen sei denboraldiz jarraian, 1958an Basconia taldetik fitxatu ondoren. Liga eta Koparen artean 68 partida jokatu zituen Huelvako Recreativok sinatu eta kirol ibilbidea bere Basauri maitean amaitu aurretik, berriro ere Basconian.

Jesus Renteria futbolaria baino gehiago izan zen Athleticen. Izan ere, urte askoan instalazio zuri-gorrien arduraduna izan zen Lezaman, 2002an Santi Urkiaga eskuin hegaleko atzelariari txanda eman zion arte. Hala ere, ez zion utzi erakundean ordezkaritza-lana egiteari, beteranoekin beti jardun baitzuen. Renteriak Howard Kendall entrenatzaile ohiarekin izandako adiskidetasun-harreman hestua bereziki gogoratzen da (babesa eman zion), bai eta Luis Mari Zugazaga lehoi ohiarekin ere. Hirukote banaezina osatu zuten.

Athletic Clubek doluminak eman nahi dizkie jokalari ohiaren familiari eta gertukoei. Bere hileta elizkizuna asteazkenean izango da, hilak 17, Basauriko San Pedro elizan, 18:30ean.