
Azken palkoak eskuragai erdiko eraztunean
Azken palkoak eskuragai erdiko eraztunean
San Mames BATek azken plazak ditu eskuragai 2021/22 denboraldiaren bigarren zatirako
Athletic Clubeko bazkideek, eta San Mamesen palkoa kontratatu nahi duten enpresa edo partikularrek, 2021/22 denboraldiaren bigarren zatirako prest dauden azkenetako bat kontratatzeko aukera dute oraindik.
San Mames BATeko palkoek, eraztuneko Tribuna Nagusian eta Ekialdekoan kokatuak, box pribatu bat dute 8, 10 edo 12 pertsonentzako lekuarekin.
Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago sartu daiteke bertara, eta neurketa amaitzen denetik beste ordubeteko tartea dago bertan egoteko. Michelin izarra duten Bizkaiko sukaldarien laguntzarekin eskainitako zerbitzu gastronomikoa, partida zuzenean jarraitzeko pantailak, jokaldien errepikapenak eta xehetasun guztiak ikusteko aukerarekin, eraztuneko eremu gastronomiko guztietara sartzeko aukera ere badago. Futbola, eta futbola baino gehiago, gertutik bizitzeko aukera dugu honakoa, 4 ordu baino gehiagoko esperientzia paregabean.
Era berean, palkoa kontratatuz gero, zelaian bertan aparkatzeko lekua eskaintzen da, eta partida ez dagoen egunetan ere palkoa erabiltzeko aukera, bilerak, bazkariak edota afariak egiteko. Beste zerbitzu asko ere badituzu eskura.
Informazio gehiago jasotzeko edo eskuragarritasuna kontsultatzeko, jarri harremanetan 946 854 180 telefonoan edota [email protected] helbidean.