
Hamabi peña egongo dira lehoiekin Ciutat de Valèncian
Hamabi peña egongo dira lehoiekin Ciutat de Valèncian
Athletic Clubek Levante aldeko zale ugariren bultzada izango du gaur gauean harmailetan
Athletic Club ez da bakarrik egongo Levante UD taldearen aurkako neurketan. Lehoiek hamabi peña ofizial izango dituzte Ciutat de València futbol zelaiko harmailetan, eta hori, zalantzarik gabe, eskertuko dute zuri-gorriek LaLiga Santanderreko 14. jardunaldiko partida irabazteko ahaleginean.
Harmailetan zaletuen bultzadarik gabe hainbeste denbora egon ondoren, partida bakoitzak izaera berezia du, bai Klubarentzat, bai Peña ofizial guztientzat, Athleticek euren eremuan jokatzen duen bakoitzean. Kasu honetan, zuri-gorriak eta granotak neurtuko dituen norgehiagoka aprobetxatuz, hamabi peña hauek egongo dira Marcelinok zuzentzen duen taldearekin batera:
- Peña Gainza de Minglanilla
- Peña Cultural Deportiva Villenera
- Peña San Miguel Salinas Athletic
- Penya Athletic Club Novelda
- Peña Athletic Club Gorri ta Zuria
- Peña La Furia
- Peña Lehoi Beltz
- Peña Athletic Club Plana Baixa
- Peña Athletic Club La Vila
- Peña Txapela Medio Lao Valencia
- Peña Athletic Club de Alcoy
- Penya El Frare Athletic Club
Eskerrik asko guztioi!!