
San Mames BAT sarrerak eskuragarri gelditzen den denboraldirako
San Mames BAT sarrerak eskuragarri gelditzen den denboraldirako
Gelditzen den 21/22 Ligako San Mameseko partidetarako erdiko eranztunerako sarrerak salgai
Athletic Clubek salgai jarri ditu sarrerak San Mames BATen, denboraldi amaierara arte Katedralean jokatuko diren 2021/22 Ligako edozein partidatarako, oraindik konfirmatutako egun eta ordu zehatzik ez duten jardunaldietakoak barne.
San Mames BAT sarrerak San Mameseko Eraztun Nagusian dauden besaulkiei dagozkie eta zerbitzu esklusiboak dituzte.
San Mames BAT sarrerak online erosi
Gozatu Matchday Experiencea San Mames BATen
Zer hartzen du barne?
– Zelai barruan eserleku pribilegiatua. Aukeratu zure eserlekua zelaiaren erdiko eraztuneko ipar, ekialde edota harmaila nagusian.
– Gastronomia zerbitzu esklusiboa, guztira 11 Michelin izar dituzten sukaldari bizkaitarren taldearen eskutik. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko dira partidu bakoitzean janaria prestatzeaz arduratzen diren jatetxeak.
– Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago sartu eta ordubete beranduago atera ahal izango zara. Gozatu partida modu ezberdin eta zoragarrian.
– Palkoko kideek, San Mames BAT abonatuek eta Matchday Experienceko erabiltzaileek partekatzen duten erdiko eraztun osorako sarbidea duzu. Esperientzia aparta izateko topagunea sortu dugu. Arreta pertsonalizatua eta erosotasun guztiak izango dituzu.
– Partida zuzenean ikusteko pantailak, errepikapen eta xehetasun guztiekin. Ez galdu neurketako ezer.
Sarrerak 60€ tan bazkideentzat San Mames BATen
Bazkideek sarrerak eros ditzakete San Mames BATen, partida solteetarako, 60 €ko prezio berezian. Erosketa egitean, bazkideak bere ohiko eserlekua lagatzea onartzen du trukean. Bazkide bakoitzak eserleku bakarra erosi ahal izango du 2021/22 denboraldirako bi partidatarako.
Sarrerak Athletic Cluben webgune ofizialaren bidez bakarrik erosi ahal izango dira, Sarrerak ataletik, SM BAT EXPERIENCE BAZKIDEAK botoian klik eginez. Sarrera (besterenezina) San Mames BATen sartzeko aurkeztu beharko da, NANarekin eta bazkide-txartelarekin batera.