
‘Iker Muniain. Baloi bat, ezkutu bat, bizitza bat’
‘Iker Muniain. Baloi bat, ezkutu bat, bizitza bat’
Athletic Clubeko egungo kapitainaren biografia aurkeztu da San Mamesen
Iker Muniainek bere biografia liburua aurkeztu du gaur arratsaldean San Mamesen: ‘Iker Muniain. Baloi bat, ezkutu bat, bizitza bat‘, Patxi Xabier Fernandezek idatzia eta Panenkak argitaratua. Liburuak kapitain zuri-gorriaren bizitzan zehar ibilbidea egiten du; nerabe zenean ospea nola kudeatu zuen, belauneko bi lesio larriren aurka nola borrokatu zen edo nola iritsi zen bere ametsetako taldeko kapitain izatera.
Aurkezpenean izan dira Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentea eta Jose Angel Iribar; Mikel Martinez (presidenteordea), Joana Martinez eta Iker Goñi zuzendaritza batzordeko kideak; gizonezkoen lehen taldeko jokalariak, Marcelino Garcia Toral entrenatzailearen; emakumezkoen lehen taldeko jokalariak, Iraia Iturregi entrenatzailearekin batera; Rafa Alkorta eta Joseba Agirre, Klubeko kirol zuzendariak; jokalari ohiak, besteak beste, Andoni Goikoetxea, Dani Aranzubia, Carlos Gurpegui edo Markel Susaeta; Ernesto Valverde entrenatzaile ohia; Fernando Garcia Macua presidente ohia eta zuzendaritza batzordeko kide ohiak.