undefined

Getafe CF taldearen aurkako partidarako sarrerak

Getafe CF taldearen aurkako partidarako sarrerak

Kontsultatu abenduaren 6an Coliseum Alfonso Perez futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Getafe CF taldeak 500 sarrera jarriko ditu Athletic Cluben esku 40 euroko prezioan Liga partidarako.

Partida ikusi nahi duten bazkideek Klubaren webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan eman beharko dute izena azaroaren 26tik azaroaren 29ko 16:00ak arte.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Sarrerarik soberan balego, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.