undefined

“Futbola ez da gurekin bidezkoa izaten ari”

“Futbola ez da gurekin bidezkoa izaten ari”

Marcelinoren ustez, Athleticek gehiago merezi izan zuen Granadaren aurka, baina “pozik” agertu zen bere jokalariek eskainitakoarekin

Marcelino Garcia Toral Athletic Cluben eta Granadaren arteko partidaren amaieran pozik agertu zen bere jokalarien errendimenduarekin, garaipena lortu ez bazuten ere: “Futbolean dena oso berdinduta dago. Partida txarra jokatu genuen Cadizen aurka eta hurrengo bi hauetan, oso alde txikia egon da irabaztearen eta ez irabaztearen artean. Levanten gertu gelditu ginen, eta gaur ere bai. Gakoa asmatzean datza. Oso ondo hasi gara, gero ikusi beharreko bi gol sartu dizkigute, zaila baita hainbeste zorte txar izatea. Hala ere, taldeak aurrera egin du. Partida ona jokatu dugula uste dut. Horrelakoa da futbola, eta uste dut orain arte ez dela gurekin bidezkoa izaten ari. Taldeak jarrera, lana eta jokoa erakutsi ditu. Negatiboak diren gauza bakarrak bi gol jaso ditugula eta azken partidetan  atea hutsean mantentzea ez dugula lortu. Defentsa-maila ona da, baina bi gol jasotzeak asko zigortu gaitu. Lehen aldia da denboraldi honetan hori gertatzen zaigula“.

Entrenatzaile zuri-gorriak jokalarien animoa baxu zegoela aitortu zuen, nahiz eta berak altxatu nahi izan duen: “Taldearen sentsazioa tristea da, ezin da bestelakoa izan. Triste ez egoteko esan diet. Gaur uste dut partidaren bila joan garela lehen minututik. Presioa egin dugu eta aukerak izan ditugu. Haiek sentitzen dute zelaian lortzen dutena baino gehiago erakusten dutela. Aurkariek gutxirekin puntuak lortzen dituzte eta guri asko kostatzen zaigu. Partida txar baten ondoren, taldeak ondo erreakzionatu du eta pena da erreakzio hori puntuetan bihurtu ez izana. Hala ere, gaur bai, pozik nago ikusi dudanarekin“.

Azkenik, Marcelinok San Mamesen papera azpimarratu nahi izan zuen: “Gaur bizi izan dugun giro honekin pena handia izan da hiru puntuak ez eskaintzea. Oso babestuta sentitu dira jokalariak. Kontrako emaitza izan arren, ez gara presaka ibili. Eskerrak eman nahi dizkiet zaleei euren babesagatik eta sintonia hori mantendu dadila espero dut“.