
Umeen sarrerak Sevilla FC taldearen kontra
Umeen sarrerak Sevilla FC taldearen kontra
Jaso ezazu San Mamesen jokatuko den Ligako hurrengo neurketarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa
Gaurdanik eta abenduak 1eko, asteazkena, 24:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan, Ligako Athletic Club-Sevilla CF partidarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK botoian klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Beheko Ipar Harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50; hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian.
Abenduak 10, ostirala: 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Abenduak 11, larunbata: 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Sarrera hauek lortzen dituzten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko
*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC

